Erditze aurrea

Erditze aurrea

Bakarkako saioak edo bikote-laguntzaile batekin izango dira.
(Taldeko saioas astean behin burutuko dira, pelbiaren eta artikulazioen elastizidade eta mugimendua bermatzeko asmoz, baita erlajazio konszientea ere)
32-34. astean hasiko gara eta erditzearo eta berehalako editzeosteari begira izango da.

  • Ehun pelbikoen eta perinealen prestakuntza fasziala egingo da eskuz, umearen tentsio gabeko jaitsiera bikaina emateko.
  • Artikulazioen desblokeoa.
  • Erditze kanala bisualizatu eta ulertarazi.
  • Erditze momentuko min ezberdinei buruz hitz egingo dugu eta min horrek jasatzeko era hoberenak ikasiko ditugu.
  • Umea enkajatzeko ariketa eta teknikak.
  • Masaje perineala.
  • DILATAZIOrako ariketak eta posturak
  • ERDITZEKO POSTURAK ETA PUJUAK: erditzeko postura ezberdinak ikasi eta praktikatu, baita pujurik eraginkorrena, abominal eta perineorako arriskurik gutxien duena.
  • ERDITZE SIMULAKROA: ikasitakoa praktikatuko dugu, emakumeak nola bultz egin behar duen sentitu dezan eta bultz egiteko posturarik egokiena zein den barneratu dezan.
  • BIKOTE SAIOA: Bikotea edo laguntzailea hasieratik etor daiteke, baina badago saio bat oso garrantzitsua dena non erditze prozesu guztia azalduko zaion erditze kanaletik hasita postura eta pujuetan amaituz.Teknika ezberdinak azalduko zaizkio:
    • ama erlajatzeko
    • mina gutxitzeko
    • enkajamenduan eta dilatazioan laguntzekoDena praktikatu ondoren, argazkiak eta ariketak emango zaizkie etxean eta ospitalean izateko.
Gehiago irakurri Gutxiago irakurri

Zure Ongizatea, Gure Lehentasuna

Zure amatasuna laguntzen dugu eta zure osasuna zaintzen dugu fisioterapia espezializatuarekin.

Itziar Uionaguena Mar Fisioterapia
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.