Gernu inkontinentziak txisaren galerari egiten dio erreferentzia. Esfortzuren baten aurrean edo/ta inpaktu baten ondorioz gerta daiteke (esfortzu inkontinentzia) edo txisa egiteko behar izan kontrolaezina (urgentziazko inkontinentzia). Mota biak batera ere ager daitezke (inkontinentzia mistoa).
Tratamendua paziente bakoitzaren beharrizanetara egokitzen da, arrazoi ezberdinengaitik ager baidaiteke:
Erditze instrumentala
Episiotomiak
Abdominal, lunbaralde eta perineoko kirurgia edo/ta disfuntzioak
Eskuzko teknikak, elektroterapia, tecarterapia eta faja abdominal eta zoru pelbikoko ariketekin tratatuko da (arnasketaren eta gorputz osoko kontrolaren bidez, tronkoa edo 5P metodoa, hipopresiboak, ariketa funtzionalak…)
Gehiago irakurriGutxiago irakurri
Organu pelbikoen prolapsoak
Umetoki, puxika edo rektoaren jaitsiera.
Pelbiaren estatika baloratuko da, organoen posizioa alegia. Ondoren, tratamendu pertsonalizatua proposatuko da.
Eskuzko teknikak, elektroterapia beharrezkoa bada eta hipopresibo eta barruko abdominalen indartze ariketa espezifikoak.
Gehiago irakurriGutxiago irakurri
Inkontinentzia analak
Gorotz edo haize inkontinentziak tratatuko dira.
Gehiago irakurriGutxiago irakurri
Min pelbi-perinealak
Pelbiaren eta perinearen minak tratatuko dira.
Nerbio pudendoa, barnealdeko kontrakturak, Trigger point edo “Gatillo” puntu aktiboak, hipertonia muskularrak, bulbodiniak, baginismoa, koxigodinia (koxialdeko mina), anismoa…Ondoren beharrezkoa den tratamendua egiteko.
Tratamenduak eskuz, elektroterapiarekin, Tekarterapiarekin edo/ta ariketekin egingo dira.
Gehiago irakurriGutxiago irakurri
Disfuntzio sexualak
Erlazioetan ager daitezkeen minak baloratu eta tratatuko dira.
Baginismoa, anismoa…
Gehiago irakurriGutxiago irakurri
Zure Ongizatea, Gure Lehentasuna
Zure amatasuna laguntzen dugu eta zure osasuna zaintzen dugu fisioterapia espezializatuarekin.